Itxi

ARRANTZA

Antxoaren kostera gaur hasiko da Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleentzat

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Azken urteetako kuotarik handiena izango dute; izan ere, iaz baino % 17 gehiago arrantzatu ahal izango dute: 30.000 tona inguru, hain justu.

Antxoa Getarian. Artxiboko irudia: Irekia

Gauerdian hasiko da antxoaren kostera Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleentzat, eta azken urteetako kuotarik handiena izango dute; izan ere, iaz baino % 17 gehiago arrantzatu ahal izango dute: 30.000 tona inguru, hain justu.

Azken urteetako antzeko kopurua da, baina bada berritasunik, asko gutxituko baita Europako Batzordeak berdela gehiegi arrantzatzeagatik 2013an Espainiari jarritako isuna. Aurten 180 tona gutxiago harrapatu ahalko dira, eta hurrengo urtetik aurrera ez da isunik izango.

Nahikoa antxoa dago, Itsasoa Ikertzeko Zientzialarien Kontseiluaren arabera, eta, hori dela eta, 33.000 tonako harrapaketak aholkatu ditu, Bizkaiko Golkoan eta Kantauri itsasoan.

Testuinguru horretan, arrantzaleek iazko emaitzak hobetzea espero dute. Kuotaren zatirik handiena udaberrian arrantzatu ohi dute euskal arrantzaleek, eta, gainerakoa, udazkenean.