Lan gatazka
ELAk greba deitu du Bizkaiko adinekoen egoitzetan, martxoaren 15etik 24ra
EITB MEDIA
Lan talde handiagoak, Foru Aldundiko erresidentzietako langileen baldintza berberak, lehenengo egunetik langileak ordezkatzea eta lanaldi osoko kontratuak ugaritzea eskatu dute, baita soldata igoera ere.
ELAk (sektore honetan gehiengoa duen sindikatua) hamar eguneko greba deitu du Bizkaiko erresidentzietan, lan hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko.
Orain arte 29 greba egun egin dituzte Bizkaiko adinekoen egoitzetako beharginek. Gainera, LABek beste zenbait lanuzte deitu ditu, 2017tik berritu ez duten hitzarmena salatzeko.
ELAk martxoaren 15etik 29ra deitu ditu hamar greba egunak. Horrekin, lan talde handiagoak, Foru Aldundiko erresidentzietako langileen baldintza berberak, lehenengo egunetik langileak ordezkatzea eta lanaldi osoko kontratuak ugaritzea lortu nahi dute, baita soldatak igotzea ere.