Itxi

Abiadura handiko linea

2024ko amaieran bukatuko dituzte Astigarraga eta Irun lotzen dituen hirugarren hariaren lanak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

2018an bertan behera utzi zituzten obrak, tunelaren 200 metro konpondu ostean. Izan ere, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen lan horien ardura zeukan enpresa.

Astigarraga eta Irun arteko tunelean egiten ari diren obretara bisita. Argazkia: EFE

2024ko amaieran bukatuko dituzte Astigarraga eta Irun lotzen dituen hirugarren hariaren lanak, Adifek egindako aurreikuspenen arabera. Horrek esan nahi du ordurako bi trenbideak berreskuratuko dituztela, eta, hortaz, normaltasunera itzuliko dela aldirietako trenen zirkulazioa. 

Adif AV enpresako zuzendari nagusi Juan Pablo Villanuevak aurreratu du obra horien bukaera data, Gaintxurizketako tunelera egindako bisitan. Bertan izan dira, baita ere, Garraio sailburu Iñaki Arriola eta Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Denis Itxaso.

Villanuevak adierazi duenez, behin tunel hori handituta, Kaputxinoen (196 metro) tunela eta Loiolakoa (288 metro) egokituko dituzte, eta horixe bera egingo dute goiko lau pasabideetan eta tarte horretan oinezkoentzat dauden bi pasaguneetan ere.

2018an bertan behera utzi zituzten hirugarren hariaren lanak. Izan ere, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen lan horien ardura zeukan enpresa.

Gauzak horrela, Adifek berriro lizitatu zuen proiektua, eta 2022ko otsailean hasi zituzten berriro obrak.