SVBREN PORROTA
Erreserba Federalak ez ditu datorren asteko bileran interes tasak igoko, Goldman Sachsen arabera
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Banku sistemak bizi duen tentsioa ikusita, ez dugu uste martxoaren 22ko batzarrean interes tasak igoko dituztenik", aurreikusi du estatubatuar bankuak.
AEBeko Erreserba Federalak ez ditu datorren asteko bileran interes tasak igoko, Silicon Vallery Banken porrotak bankuen sektorean eragindako zurrunbiloa gorabehera, Goldman Sachseko adituek egindako aurreikuspenen arabera.
"Banku sistemak bizi duen tentsioa ikusita, ez dugu uste martxoaren 22ko batzarrean interes tasak igoko dituztenik", aurreikusi du estatubatuar bankuak. Aurretik, baina, iragarri zuten 25 puntuko igoera izango zutela tasek.
Nolanahi ere, Goldman Sachsek uste du, interes tasen gorako joerak etena izango duela, oraingoz, eta, horrenbestez, ez ditu hasiera bateko aurreikuspenak aldatu. Hau da, "maiatzean, ekainean eta uztailean" oinarrizko 25 puntuak igotzea espero du; besterik ez.
Ordura arte, baina, Erreserba Federalaren tasa % 5,25-5,5 artean egongo da, nahiz eta ziurgabetasuna nagusi den oraindik ere.