Itxi

Tarifa elektrikoa

Argindarra % 5 inguru garestituko da

Erredakzioa

Datorren hiruhilekorako tarifak dituzten bezeroei argindarraren kostua % 9,3 igoko zaie.

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea eta Jose Manuel Soria Industria ministroa. EFE

Datorren hiruhilekorako tarifak dituzten bezeroei argindarraren kostua % 9,3 igo zaie era doituan, ondorioz, argindarra % 4 igoko da uztailaren 1etik aurrera, sarbideko bidesariak bere horretan uzten badira.

Cesur enkantearen emaitzarekin bat etorrita, energiaren kostua % 10, 3 igo da lehengo hiruhilekoarekin alderatuta, halere, dagozkien doikuntza eginda, ehuneko hori % 9,3ra jaitsi da.

Industria Ministerioak sarbideko bidesariak (kontsumitzaile guztiek ordaintzen dituzte garraio, banaketa edo energia berriztagarrien sariak) bere horretan uztea erabakiko balu, azken errekurtsoko tarifa elektrikoa % 3,9 igo beharko litzateke.

Iturri berberek azaldu dutenez, energiaren oinarri prezioa % 10,3 garestitu da, eta 56,25 euro/MWH iritsi da.

Urteko hirugarren hiruhilekoan energiaren prezioak gora egin ohi du, eskariak gora egiten baitu.

Jose Manuel Soria Industria ministroak tarifa elektrikoaren igoera % 5 ingurukoa izango dela esan du astearte honetan izandako enkantearen ostean, eta fakturaren beste ezaugarri batzuen inguruko akordioak itxi baino lehen.

Albisteak (2)