Itxi

LAN-GATAZKA

Bizkaibuseko lau enpresatako langileek greba eguna dute gaur "hitzarmen duin bat" aldarrikatzeko

EITB MEDIA

Leer en Castellano

24 orduko lanuzteaz gain, Busturia Lea Artibai Bus, Ezkerraldea-Meatzaldea Bus, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea kontzesionarioetako langileek manifestazioa egingo dute lehen orduan Bilboko kaleetan.

Manifestación en Bilbao. Foto de archivo: EFE

Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten lau enpresatako langileak (Busturialdea Lea-Artibai, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea) 24 orduko greba egitera deituta daude gaur, lan hitzarmena berritzea eskatzeko. Hala jakinarazi du UGTk, Bizkaibusen gehiengoa duen sindikatuak.

Arazoen aurrean, albo batera ez begiratzeko deia egin die alderdi politikoei, batez ere EAJri eta PSE-EEri, eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiari eskatu diote aurrez aurre jarri eta egoera konpon ditzala, "kontzesionario batzuk bost hilabete daramatzatelako greba eta lanuzte partzialetan".

Oscar Lopez Busturia Lea Artibaiko Batzordeko presidenteak (UGT) ohartarazi duenez, langileak "ez dira geldituko" Bizkaibuseko zerbitzuan gidari batzuk "diskriminatzen jarraitzen duten bitartean".

"Sekula baino elkartuago gaude, eta Bizkaiko Diputazioari eskatzen diogu arazoarekin bat egiteko", esan du, eta gaineratu du hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea dela.

Testuinguru horretan, 24 orduko lanuzteaz gain, manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetan 08:00etan hasita.