Itxi

MERCEDES BENZ

Gasteizko Mercedes lantegiak berriro geldituko du ekoizpena "stocka pilatu" zaiolako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaur eta martxoaren 24an etenda egongo da ekoizpena. Urteko bigarren etena izango da. Lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie langileei.

Hainbat furgoneta aparkatuta, Mercedesen lantegi ondoan. Artxiboko argazkia: EFE

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak ekoizpena geldituko du gaur eta martxoaren 24an, bere ibilgailuak komertzializatzen diren merkatuetan "stocka pilatu" delako.

Arrazoi hori bera dela medio, aurten egingo duen bigarren geldialdia izango da.

Atzo jakinarazi zieten geldialdia langileei, eta lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatu zaie. 

Aurreko urteko abenduan astebeteko geldialdia egin zuten Gasteizko lantegian arrazoi beragatik.