Finantza merkatuen gorabeherak
Banku zentral nagusiek likidezia dolarretan emango dute gaurtik hasita apiril amaierara arte
Agentziak | EITB Media
Europako Banku Zentralak ekinbide bateratua adostu du Kanadako, Ingalaterrako, Japoniako eta Suitzako finantza erakundeekin eta AEBko Erreserba Federalarekin dibisen elkar trukea dolarretan bermatzeko.
Nazioarteko banku zentral nagusiek likidezia dolarretan bermatuko dute gaurtik hasita apirilaren amaierara arte, Europako Banku Zentralak (EBZ) atzo ohar bidez jakinarazi zuenez.
Kanadako, Ingalaterrako, Japoniako eta Suitzako bankuekin eta AEBko Erreserba Federalarekin adostutako neurria da, eta likidezia bermatzea du helburu, dibisen elkar trukea dolarretan eginda.
"Swap lerroen —bankuek dibisen elkar trukea egiteko adostutako bidea— eraginkortasuna hobetzeko, dolarretan emango dugu finantzazioa, eta zazpi eguneko epemuga duten operazioak egunero egiteko aukera emanda", azaldu du EBZk.
Era berean, Lagardek zuzentzen duen erakundeak Suitzako Gobernuaren esku hartze arina txalotu du UBSk Credit Suisse xurgatzeko operazioa babesteagatik.