Itxi

Banketxeak

Europar bankuen likidezia defendatu dute Europako Bankuak, Ebazpen Batzordeak eta Banku Agintaritzak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Sektore garrantzitsua da, kapital eta likidezia maila sendoak baititu", adierazi dute ohar baten bidez, UBSk Credit Suisse banketxea erosiko duela iragarri eta ordu gutxira.

Europako Banku Zentrala. Artxiboko argazkia: Pixabay

Europako Bankua, Ebazpen Batzordea eta Banku Agintaritza pozik agertu dira suitzar agintariek finantza jardueren egonkortasuna bermatzeko hartutako neurriekin, eta europar bankuetan likidezia arazorik ez dagoela berretsi dute guztiek.

"Sektore garrantzitsua da, kapital eta likidezia maila sendoak baititu", adierazi dute ohar baten bidez, UBSk Credit Suisse banketxea erosiko duela iragarri eta ordu gutxira.

Era berean, hiru erakundeek gogora ekarri dute krisiaren ondotik Europar Batasunean Finantza Egonkortasun Batzordeak gomendatutako erreformak ezartzen dituen ebazpenak zehaztu duela dagoeneko banketxeetako akziodunek eta hartzekodunek zein ordenatan jasan behar dituzten galerak.

Orain arte izandako gisa horretako kasuetan ere orden hori aplikatu dute, eta, krisirik balego, bide berari eutsiko liokete berriro Ebazpen Batzordeak eta Banku Agintaritzak.

Albisteak (3)