Itxi

Gasolioa eta gasolina

Garraiolarien erregaiari egindako hobaria 10 zentimotan murriztuko da gaurtik aurrera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hobari hori datorren ekainera arte egongo da indarrean. Kontsumitzaile ororen erregaiari egindako hobaria, berriz, joan den abenduaren 31n bukatu zen.

Garraiolarien artxiboko irudia. Argazkia: EITB MEDIA

Garraiolarien erregaiari egindako hobaria 10 zentimokoa izan da gaurtik aurrera. Orain arte, gasolio edo gasolina litro bakoitzeko 20 zentimoko hobaria zuten garraiolariek, baina hobari hori 10 zentimotan murriztu du apirilak 1 honetatik aurrera.

Erregaien prezioen bilakaera ona ikusita Espainiar Estatuko iazko azken Ministroen Kontseiluak hartutako erabakia izan zen. 10 zentimoko hobari hori ekainean bukatuko da. Kontsumitzaile ororentzat egindako hobaria 2022ko abenduaren 31n amaitu zen.

Gasa erabiltzen duten garraiolariek orain arte 27 zentimoko hobari zuten baina, gaurtik aurrera, 14 zentimokoa izango da, gasaren prezioak dituen baldintza bereziengatik.

Erregaien prezioak beherazko joera hartu du: egun, diesela 1,54 eurotan dago eta gasolina, berriz, 1,62 eurotan; iaz, ordea, 2,1 eta 2,15 eurotan, hurrenez hurren, zegoen.

Albisteak (2)