Errenta aitorpena
2022ko errenta aitorpenaren kanpaina abian Araban eta Gipuzkoan
EITB MEDIA
Araban ekainaren 26ra arte luzatuko da kanpaina, eta ekainaren 30era bitartean Gipuzkoan. Bizkaian aitorpena aurkezteko epea apirilaren 17an hasiko da, eta apirilaren 12an Nafarroan.
Gaur, apirilak 3, abiatu dute Araban eta Gipuzkoan 2022ko errenta aitorpena aurkezteko kanpaina. Araban ekainaren 26ra arte luzatuko da kanpaina, eta Gipuzkoan ekainaren 30era bitartean.
Bilduko diren baino 30 milioi euro gehiago itzuliko dituzte Araban, inflazioaren eta lehengaien garestitzearen aurkako neurriengatik. Gipuzkoan, berriz, 339 milioi euro itzuliko diete herritarrei, eta 61,2 milioi euro gutxiago bilduko dira.
Bizkaian aitorpena aurkezteko epea apirilaren 17an hasiko da, eta apirilaren 12an Nafarroako Foru Erkidegoan.
Nola egin 2022ko errenta aitorpena Gipuzkoan? Gida, pausoz pauso
Araban 2022ko errenta aitorpena egiteko gida, urratsez urrats