Itxi

Osasun sistema

'Informazio falta', koordainketak Nafarroan sortutako arazo nagusia

Erredakzioa

Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, Ministerioak "inposatutako" sistema berri horrek "arazoak" sortuko ditu, "hiritar guztiei" eragingo dielako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Gobernuak martxan jarritako botiken koordainketak ez du aparteko arazorik sortu Nafarroan, baina goizeko lehen orduan "informazio falta" atzeman dute zenbait tokitan, Marta Vera Nafarroako Osasun kontseilariak azpimarratu duenez.

Kazetariei azaldutakoaren arabera, koordainketa "Ministerioak inposatutako sistema berria" eta "konplexua" da. "Marka guztiak hautsi behar izan ditugu koordainketa martxan jarri ahal izateko", gaineratu du.

Nafarroak atzo ekin zion sistema berria aplikatzeari. Aldaketa "garrantzitsua" dela nabarmendu du Osasun arduradunak, "hiritar guztiei" eragingo dielako, eta horrek aurreneko asteetan "arazoak" ekarriko dituela onartu du.

Hala ere, lehenengo orduetan aparteko arazorik ez dela egon berretsi du. Zenbait tokitan "informazio falta" sumatu dute, eta, horren ondorioz, informazioa igorri diete farmazeutikoei eta osasun-zentroetako langileei.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)