Itxi

ETXEBIZITZA LEGEA

Espainiako Etxebizitza Lege berriak "aterki juridikoa" eskainiko die euskal erakundeei, Otegiren arabera

EITB Media

Leer en Castellano

EH Bilduko koordinatzailearen esanetan, Hego Euskal Herrian beste etxebizitza politika bat egitea ahalbidetuko du Espainiako Gobernuarekin lorturiko akordioak. Halaber, 2015ean EAEko Etxebizitza Legearen aurka bozkatu zutenak aitzakiarik gabe gelditu direla adierazi du.

Arnaldo Otegi

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Etxebizitza Legearen inguruan Espainiako Gobernuarekin lorturiko akordioaren balioa azpimarratu du gaur goizean. Horren esanetan, "aterki juridikoa" eskainiko die euskal erakundeei beste etxebizitza politika bat egin ahal izateko, eta, besteak beste, alokairuaren prezioari muga jartzeko.

Otegiren arabera, aterki juridikorik ez zegoela argudiatuta 2015ean EAEko Etxebizitza Legearen aurka bozkatu zutenak (EAJ eta PP) argudiorik gabe gelditu dira. "Segurtasun juridiko eza amaitu da, orain tresna bat daukagu beste mota bateko politikak egiteko", azpimarratu du.

Gaur goizean Donostian egindako prentsaurrekoan Otegik adierazi duenez, Estatuko Etxebizitza Legea ezinbesteko tresna izango da alokairuaren prezioa mugatzeko edota zoru publikoan etxebizitza sozialak eraikitzeko.

Bestalde, etxebizitzari buruzko eztabaida berriro irekitzearen alde egin du, legeak eskaintzen dituen tresna berriekin "zein politika alternatibo" ezar daitezkeen ikusteko.