Itxi

iberdrola

Iberdrola % 40 hazi da urteko lehen hiruhilekoan, 1.485 milioiko langa gaindituz

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Enpresaren diru-sarrerek % 40,4 egin dute gora, hain zuzen, aurreko urtekoekin alderatuta. Irabaziak, hein handi batean, Erresuma Batuan SVT tarifa arautuaren defizitari buelta eman diotelako izan direla adierazi du Iberdrolak.

Iberdrola % 40 hazi da 2023ko lehen hiruhilekoan.

Iberdrolak 1.485 milioi euroko irabazi garbia izan du urteko lehen hiruhilekoan, hots, iazko garai berean baino % 40,4 gehiago, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) asteazken honetan jakitera eman duenez. Izan ere, Espainian eta Erresuma Batuan emaitzak hobetu dituela aitortu du. 

Ustiapenaren emaitza gordina (ebitda) % 37,7 hazi da, 4.064 milioi euroren langa gaindituta, hein handi batean, Erresuma Batuko SVT tarifa arautuaren defizitari buelta eman diotelako. 

Azken hamabi hilabetetako datuei dagokienez, inbertsio gordinak 10.400 milioi eurokoak izan ziren. Horien % 90 baino gehiago Sareak eta Berriztagarriak negozioei esker eskuratu ditu, eta horren % 30 itsasoko energia eolikoaren bitartez.

Bestalde, urteko lehen hiruhileko honetan, Iberdrolak ordaindu dituen tributuak bikoiztu egin dira: iazko epe berean 583 milioi eurokoak izatetik 1.179 milioi eurokoak izatera igaro dira. Izan ere, Gobernuak Espainiako salmenten gainean aplikatzen duen karga berria % 1,2koa da.