EMAITZAK
Kutxabankek 110,7 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, 2022an baino % 47,3 gehiago
EITB MEDIA
Finantza-erakundeak nabarmendu duenez, inbertsio-funtsetan harpidetza garbi gehien izan dituen Espainiar Estatuko bigarren taldea izan da Kutxabank.
Kutxabankek 110,7 milioi euro irabazi ditu urteko lehen hiruhilekoan, 2022an epe berean baino % 47,3 gehiago. Bankuen gaineko zergetara 47 milioi bideratu eta gero izan ditu emaitza horiek finantza taldeak.
Ohar batean erakundeak nabarmendu duenez, "banku-negozioaren ohiko diru-sarrerak % 30 inguru hazi dira, interes-marjinaren bilakaeraren eta aseguruen negozioaren ondorioz, azken honek emaitzen kontuan 36,2 milioiko ekarpena egin baitu".
Halaber, entitateren arabera,"inbertsio-funtsetan harpidetza garbi handienak izan dituen Estatuko bigarren taldea da, sarrera berri guztien % 15 hartuta". Familientzako kredituei dagokienez, berriz, merkatuaren batez bestekoaren gainetik hazi da hipoteken jarduera, eta % 22 kontsumorako kredituak.
Kutxabankek guztira 836 milioi euro bideratu ditu hipoteka kreditu berrietara, eta kontsumorako kredituen merkatuak marka berria ezarri du, % 22ko hazkundearekin.