Itxi

Patronala

Tamara Yaguek hartuko du Confebaskeko gidaritza uztailetik aurrera

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) egungo presidentea euskal patronaleko bigarren presidentea izango da. Isabel Busto ordezkatuko du.

Tamara Yague, artxiboko irudian.

Tamara Yagüe Tecuniko zuzendari nagusi eta Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) egungo presidenteak Isabel Busto ordezkatuko du uztailean, Confebask patronaleko presidente gisa.

Yaguek 52 urte ditu, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Cebek Bizkaiko patronalak proposatu du lau urtean behin txandakatzen den kargua betetzeko. Horrela, Isabel Busto egungo presidentea ordezkatuko du, Adegi erakunde gipuzkoarraren ordezkaria.