Lan gatazka
Greba eguna dute gaur, asteon bigarrenez, Bizkaibuseko Vectalia Txorierriko langileek
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Mobilizazioei eusten dien Bizkaibuseko emakidadun enpresa bakarra da Vectalia Txorierri, gainerako guztiek dagoeneko hitzarmena berritzeko akordioa lotu baitute. Sindikatuek diotenez, zuzendaritzak noiz deituko dieten zain daude negoziazioei berriro ekiteko.
Bizkaibuseko Vectalia Txorierriko langileak greba egitera deituta daude gaur, hilak 28, lan hitzarmena berritzea aldarrikatzeko. Asteon egiten duten bigarren lanuztea da, astelehenean ere greba egin baitzuten. Sindikatuek diotenez, zuzendaritzak noiz deituko dieten zain daude negoziazioei berriro ekiteko.
Erosteko ahalmena bermatzen duen soldata igoera lortzeko aurrerapenak izan dira negoziazioetan, baina apirilaren hasieran izandako batzarrean, langileek proposamena errefusatu zuten, beste hainbat hobekuntza ere eskatzen dituztelako, hala nola gidarien atseden-tarteak handitzea edo lan berdina egiten duten langileen artean soldata alderik ez egotea.
Mobilizazioei eusten dien Bizkaibuseko emakidadun enpresa bakarra da Vectalia Txorierri; izan ere, gainerako guztiek hitzarmena berritzeko akordioa lotu dute jada.
Ezarritako gutxieneko zerbitzuak Bizkaikuseko webgunean kontsulta daitezke.