Itxi

renfe abonuak

Indarrean sartu dira Renferen doako abonu berriak

eitb media

Leer en Castellano

Renfeko trenetan doan bidaiatu ahal izateko titulua lau hilabeterako da; ondorioz, berritu egin behar da. Lehen lauhileko honetan, 2,26 milioi abonu eskatu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Renfek ohiko bidaiarientzat eskaintzen dituen bigarren lauhilekorako doako abonuak gaur, maiatzak 1, sartu dira indarrean. Lehen lauhilekoko abonuak atzo, apirilak 30, iraungi ziren; beraz, abuztuaren 31ra arte Renferen Aldiriko, Rodalieseko eta Distantzia Ertaineko trenetan doan bidaiatzen jarraitzeko, berria atera beharko da.

Orain arteko funtzionamendu bera izango du: doako abonuak izan arren, erabiltzaileak 10 euroko fidantza ordaindu beharko du Aldirietako eta Rodalies zerbitzuetarako eta 20 euro Distantzia Ertaineko trenetarako. Abonuaren lau hilabeteko epea amaitzean, automatikoki itzuliko da fidantza, betiere erabiltzaileak gutxienez 16 bidaia egin baditu.

Gaur-gaurkoz, doako 250.000 abonu baino gehiago atera dira bigarren lauhilekorako: Aldirietako zerbitzuetarako 150.000 eta Distantzia Ertaineko trenetarako 100.000.

Nola lortu?

Abonu hauek Renferen webgunean, aplikazioan edo geltokietan bertan lortu daitezke. 

2,26 milioi abonu lehen lauhilekoan

Renfek Aldiriko, Rodalieseko eta Distantzia Ertaineko doako 2,26 milioi abonu eta % 50eko hobaria duten Avant abonu eman ditu 2023ko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era arte.

Lehenengo lau hilabeteetan erabili diren abonu guztietatik 1,6 milioi Aldiriko eta Rodalies zerbitzuetakoak dira, 537.000 abonu inguru Distantzia Ertainekoak, eta 118.000, berriz, % 50eko hobaria duten Avant abonuenak.

Bideoak (1)