Etxebizitza
Lurzoruaren prezioak eta hipotekek gora egin dute Euskadin eta Nafarroan
I. R. | EITB MEDIA
Hainbat urtez behera egin ondoren, Hego Euskal Herrian metro koadroko prezioak gora egin du 2015etik, krisi ekonomikoaren aurreko balioetara iritsi arte.
OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat du, app-tik kanpo behar bezala ikusteko, jarraitu esteka honi.
Euskadi Estatuko lurzorurik garestiena duen hirugarren lurraldea da, Balear Uharteen eta Madrilen atzetik, metro koadroko 2.513 euroko batez besteko prezioarekin. Nafarroa, aldiz, Estatuko batez bestekotik gertu dago, metro koadroko 1.440 eurorekin, eta zazpigarren postuan dago.
Lurzoruaren prezioak goranzko joera izan du azken urteotan Hego Euskal Herrian, 2015ean mailarik baxuenera iritsi ondoren, Notariotzaren Informazio Estatistikorako Zentroak emandako azken datuen arabera.
Martxoan sinatutako hipotekei dagokienez, Euskadi eta Nafarroa hirugarren eta bosgarren postuan daude Estatuko kontratu altuenekin, 258.327 eta 187.028 euroko batez besteko hipotekekin, hurrenez hurren, Estatuko batez bestekoaren (160.000 euro) oso gainetik.
Azken ildo horretan, Euskadin sinatutako hipoteken balioak 2007an sinatutako kontratuen ia maila berreskuratu du; Nafarroan, berriz, azken urteetako zenbatekoak krisi ekonomikoaren aurreko aldikoak baino askoz txikiagoak dira.