Itxi

Lan-gatazka

Bizkaiko erresidentzietako langileek beren lan-baldintzak hobetzeko eskatu dute, giza-kate batekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Beharginek, soldata igoera, "lehen egunetik" ordezkapenak egitea eta enpleguaren egonkortasuna eskatzen dute, besteak beste.

Bizkaiko erresidentzietako langileek giza-katea osatu dute Bilboko Areatzako zubian. Argazkia: ELA

Bizkaiko erresidentzietako langileek giza-katea osatu dute ostiral honetan Bilboko Areatzako zubian, sektore horretan finkatuta dagoen "eredua aldatzeko" eta lan-baldintzak hobetzeko eskatzeko, ELA sindikatuak jakitera eman duenez.

Protestan parte hartu dutenek pankartak, banderak eta begizta berdeak jarri dituzte zubiaren barandan. Dagoeneko 63 egun daramatzate greban, sindikatuak azaldu duenez.

Asteburu honetan, "lan-gatazka lantokietan eta eskualdeetan nabarituko da berriro", eta astelehenean kanpaldia egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, "amaiketakoa eta guzti". Langileek ohartarazi dutenez, foru erakundeak eta patronalek "aurrerapausorik ematen ez badute", "borrokan" jarraituko dute.

Bizkaiko erresidentzietako langileek, soldata igoera, "lehen egunetik" ordezkapenak egitea eta enpleguaren egonkortasuna eskatzen dute, besteak beste.

Bizkaiko erresidentzietako langileek giza-katea osatu dute ostiral honetan Bilboko Areatzako zubian. Argazkia: ELA Sindikatua

Albisteak (3)