Itxi

Enplegua

Zamudioko ITP Aero enpresak 400 lanpostu berri sortuko ditu aurten

AGENCIAS | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horrekin batera, enpresak hurrengo 3 urteetan kualifikazio handiko beste 250 lanpostu sortu beharko dituela iragarri du.

ITP Aeroko langileak. Argazkia: EITB MEDIA.

2023an, 400 lanpostu berri sortuko dituela jakinarazi du Zamudioko ITP Aero aeronautika-konpainiak. Horrekin batera, enpresak hurrengo 3 urteetan kualifikazio handiko beste 250 lanpostu sortu beharko dituela iragarri du.

Horrek langileen % 10eko hazkundea ekarriko du, 2022an zituen 4 700 langileak kontuan izanda. Urte horretan, plantilla % 8 baino ez zen handitu.

Bestalde, Alvaro Santodomingo enpresako zuzendari exekutiboak azaldu duenez, Defentsako proiektuarekin "hazkunde fase berri" batean sartuko da enpresa, eta horrek aeronautikaren sektorean Espainia eta Europa mailan duen "lidergoa" indartuko du.