Araba
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bi martxa hasi ditu gaur, bata Bilbotik eta bestea Bergaratik
Agentziak | EITB Media
Hirugarren bat asteartean irtengo da Arabako hiribururantz, Aguraindik. Hiru mobilizazioek hilaren 25ean egingo dute bat Gasteizen, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuko den manifestazioan.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hiru martxa egingo ditu aste honetan Gasteizerako bidean, gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino igotzea eskatzeko.
Kolektiboak jakinarazi duenez, bi martxa aldi berean abiatu dira gaur, astelehena, Bilbotik eta Bergaratik, 12:00etan, eta hirugarrena bihar, asteartea, irtengo da Arabako hiribururantz, Aguraindik.
Hiru mobilizazioek hilaren 25ean egingo dute bat Gasteizen, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuko den manifestazioan.