Bidaiak
Bilboko eta Donostiako aireportuek inoizko daturik onenak izan dituzte maiatzean
EITB Media
Bidaiarien trafikoa % 22,3 hazi da Loiun eta % 23,1 Hondarribian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Loiu eta Hondarribiko aireportuek inoizko daturik onenak izan dituzte aurreko hilean. Hala, Bizkaikoan 570.984 bidaiari zenbatu dituzte bere historiako maiatzik onenean, 2022ko hil berean baino % 22,3 gehiago; Gipuzkoakoak, berriz, % 23,1eko hazkundearekin itxi du hilabetea, iazko hil berarekin alderatuta, 44.827 bidaiari zenbatuta.
Lehenengoaren kasuan, lurreratze eta aireratze mugimenduak 4.780 izan dira, hau da, % 9,6 egin du gora, eta bigarrenak 569 mugimendu erregistratu ditu, iazko hilabete berean baino % 1,2 gehiago.
Bestalde, Forondak % 38,3ko hazkundea izan du maiatzean bidaiarien kopuruan, 2022ko hil bereko datuekin alderatuta, guztira 32.311 bidaiari izan baititu.
Operazio kopuruari dagokionez, maiatzean 1.274 lurreratze eta aireratze erregistratu dituzte aireportu horretan, iazko maiatzean baino % 2 gehiago.