Itxi

Ertzaintza

ErNE, ESAN, SIPE eta EUSPEL sindikatuak eta Ertzainak indarbidez kolektiboa elkarrekin mobilizatuko dira

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Hala, Ertzaintzaren sindikatuak eta talde berriak bat eginda mobilizatuko dira datorren ostegunean Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta datorren asteartean Legebiltzarretik Lehendakaritzara egingo duten manifestazioan.

'Ertzainak indar bidez' kolektiboaren protesta bat. Artxiboko irudia: EITB

ErNE, ESAN, SiPE eta Euspel sindikatuek eta Ertzainak indarbidez kolektiboak elkarrekin mobilizatzea adostu dute, Segurtasun Sailari Ertzaintzaren akordio arautzailea berritzea eskatzeko.

Bi aldeak bat eginda mobilizatuko dira ostegunean, Eusko Legebiltzarraren aurrean; asteartean, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Bilera dela-eta, Eusko Legebiltzarretik Lehendakaritzara egingo dute manifestazioan, eta ekainaren 29an, Bilbon, Frantziako Tourra aurkezten denean.

Ertzainak indarbidez taldeak, EKOSek eta sindikatuek agiri bateratu batean azaldu dutenez, bilera horretatik "elkartuta eta indartuta atera gara".

Akordioak hiru puntu jasotzen ditu: mobilizazioetarako autobusak batera ordaintzea (logorik eta estandarterik gabe joango dira), Segurtasun Sailarekin egiten diren negoziazioetan "testu komuna" aurkeztea eta aurreakordio bat egotekotan ertzain guztiek bozkatzea. Sindikatuen esanetan, azken hori aspalditik dute aurreikusita.