Itxi

Murrizketen kontra

Funtzionarioak berriro atera dira kalera, Madrilen

Erredakzioa

11:00etarako, beste egun batzuetan bezalaxe, funtzionarioek kontzentrazioak egin dituzte lantokien parean eta beste batzuk kalera atera dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ehunka funtzionario atera dira kalera gaur goizean Madrilen eta Gran Viako trafikoa eten dute Cibeleseko noranzkoan, Espainiako Gobernuak iragarri berri dituen murrizketa ekonomikoen kontra protesta egiteko.

11:00etarako, beste egun batzuetan bezalaxe, funtzionarioek kontzentrazioak egin dituzte lantokien parean eta beste batzuk kalera atera dira. Besteak beste, Eguberrietako aparteko soldata kendu behar dietelako egiten ari dira protesta funtzionarioak.

11:20 aldera, protestariek Gran Via ixtea lortu dute eta Cibelesera abiatu dira, han Madrilgo Udaleko langileek ere protesta egingo baitute.

Milaka funtzionario

Atzo, milaka funtzionario atera ziren Madrilen kalera Gobernuaren murrizketak salatzeko.

Albisteak (2)

Bideoak (1)