Itxi

Sindikatuak protestan

ELAk eta LABek Barcinaren dimisioa eskatu dute azken neurriak salatuz

Erredakzioa

PP eta PSOErekin bat eginda, gizartean pobrezia eta langabezia areagotzen ari dela leporatu die sindikatu abertzaleek Nafarroako presidenteari. Huelga orokor berri baten alde egingo dutela esan dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sindikatu abertzaleek, PP, PSOE, eta Yolanda Barcina “eraso basati” honen arduradun direla salatu dute, inongo alternatibarik eskeintzen ez dutelako Rajoyren murrizketa izugarri horien aurrean.

Adierazpen hauek, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko eta Lanbideko  bulegoen aurrealdean egin dituzte,  ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU, ENHE, CGT eta CNT sindikatuko ordezkariek deituta.

ELA eta LAB sindikatuetako arduradun nagusiak berriz, Adolfo Muñoz, "Txiki" eta Ainhoa Etxaide, Lanbidek Bilbon duen egoitzaren aurrean bildu dira. Beraiekin batera, ehundaka lagun, guztiak Rajoyk azkena iragarritako murrizketen kontra, euren esanetan, murrizketek langabezia eta pobrezia gehitu besterik ez dutela egingo eta, neurriak Euskal-Herrian indarrean ez jartzeko eskatu diete erakundeei.

Bilbokoa bezalako konzentrazioak egin dituzte bi sindikatuek Gasteiz, Donosita eta Iruñean. Mobilizazio gehiago aztertzen ari dela ere aipatu dute.

Sindikatuak ezezik, dozenaka funtzionario ere atera dira gaur kalera. Bilbon esaterako, gizarte segurantzaren aurrean bildu dira, trafikoa moztuz.

Protestak bihar eta etzi errepikatuko dira 19:00etatik aurrera EAE eta Nafarroan.

Konzentrazioetan, banku, enpresari eta Gobernuaren aurkako kontsignak bota dituzte eta beste huelga orokor baten alde azaldu dira. Sindikatuekin bat eginda, Langabezian dauden Pertsonen Asanbleako ordezkariak egon dira.

ELAko Imanol Pascualek adierazi duenez, helburua, demokraziaren historian inoiz egindako murrizketa sozial haundienak salatzea izan da, gizartera langabezi eta pobrezia gehiago ekarri dutenak hain zuzen.

LABeko Igor Arroyok berriz esan du, “Euskal-Herria ez dagoela prest banku gizonek eta heuren lagunek egindako gehiegikeriak ordaintzeko, eta Yolanda Barcina Nafarroako presidentea kritikatu du Rajoyren errezeta berdinak aplikatzen ari delako, eta kontuan izanda minorian gobernatzen ari dela, bere dimisioa eskatu du.

Konzentrazio hauek gaurko iragarrita zeuden ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU, ENHE, CGT eta CNT sindikatuek deituta EAE eta Nafarroako enplegu bulegoen aurrean, Rajoyren murrizketen aurrean protesta egiteko.

Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuek, berriz, ostegunean (hilak 19) egingo dituzte manifestazioak, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, 19:00ean. Espainian, funtzionarioak berriro aterako dira kalera Madrilen. C-SIF, CCOO eta UGT sindikatuek Ogasun Ministerioaren atarian egingo dute kontzentrazioa, 19:00etan.

Bihar protesta zaratatsuak deitu dituzte eta larunbatean Euskal Herria Bilduk manifestazioa deitu du Bilbon. ELAk ez du aipatu manifestazioarekin bat egin.

Albisteak (1)

Bideoak (1)