Itxi

Murrizketak

Gobernuak 400 euroko ordainsaria kenduko die langabeei

Erredakzioa

Enplegu Ministerioak programa horren bitartez langabe gutxik lortzen dutela lana uste du (% 6).

Gobernuak 400 euroko ordainsaria kenduko die langabeei. Argazkia: EFE

Gobernuak ez du Prepara Plana berrituko, eta, hortaz, bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez dutenek 400 euroko laguntza jasotzeari utziko diote.

Abuztuaren erdialdean amaituko da Prepara Plana eta, orain arte, pertsona gutxik (jaso duten guztien % 6) baliatu dute, Ministerioaren aburuz, lana lortzeko. Planak "eraginkortasunik" ez duela erakusten du tasa baxu horrek, Ministerioko kideen hitzetan.

2011eko otsailetik 2012ko apirilaren 30era arte, 411.000 pertsonak jaso dute Prepara Planeko diru laguntza.


Informazio gehiago (1)