Greba orokorra
Jaurlaritza: 'Grebaren ondorioz lanegun bat galduko dugu Euskadin'
Erredakzioa
Hala ere, Bernabe Unda Industria sailburuak adierazi du ELAk eta LABek greba deitzeko "eskubide osoa" daukatela.
ELAk eta LABek, beste sindikatu txikiago batzuekin batera, greba orokorra deitu dute EAEn eta Nafarroan irailaren 26rako, Espainiako Gobernuak onartu dituen murrizketa ekonomikoen kontra.
Kazetariek greba orokorraren inguruan galdetu diotenean, Undak esan du sindikatuek greba deitzeko "eskubidea" daukatela. "Ondo deritzot norberak bere eskubideak erabiltzeari", gaineratu du.
Hala ere, greba egun horren ondorioz "lanegun" bat galduko dela adierazi du.