Lan eskaintza publikoa
Osakidetzak 2018-19ko lan eskaintza publikoaren 41 kategoriatako zerrendak argitaratu ditu
EITB Media
Besteak beste, Lehen Arretako mediku eta pediatrenak, lan osasuneko eta osasun mentaleko erizainena edota fisioterapeutena kaleratu ditu. Destinoa hautatzeko aukera dutenek bertan eskaintzen diren destinoen artean aukera dezakete.
Osakidetzak 2018-19ko lan eskaintza publikoaren (EPE) 41 lanbide kategoriatako emaitzen zerrendak argitaratu ditu, estabilizazio EPErako (2020, 2021 eta 2022. urteei dagozkiena) azterketen atarian —uztailean proba batzuk egin zituzten, baina gehienak iraila eta azaroa bitarte egingo dituzte—.
Kategoria horietako hautagaiek informazioa kontsultatu eta, destinoa hautatzeko aukera badute, bertan eskaintzen diren destinoen artean aukera dezakete, Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Gainerako kategorietako zerrendak hurrengo hilabeteetan kaleratu ditu Osakidetzak.
Bestalde, estabilizaziorako EPEa tarteko, dokumentazioa aurkezteko sortzen ari diren ilarak direla eta, Osasun Sailak ordutegiak luzatu eta dokumentazioa biltzeko prozesua sinplifikatzea erabaki du.
Honako hauek dira kontsultagai dauden lanbideetako zerrendak:
LAN OSASUNEKO ERIZAINA
OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ELEKTROMEDIKUNTZAKO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
PEDIATRIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LEHEN MAILAKO ARRETA
LOGOPEDIAN DIPLOMADUNA
AUDIOPROTESIEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA
DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
EMAGINA
FAMILIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LEHEN MAILAKO ARRETA
OPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA
TERAPEUTA OKUPAZIONALA
GIZARTE-LANGILEA
ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
SUKALDARIA
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA
ENDOKRINOLOGIAKO ETA NUTRIZIOKO FEM
BARNE MEDIKUNTZAKO FEM
OFTALMOLOGIAKO FEM
KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO APARATUKO FEM
HEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEM
OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM
KIRURGIA PEDIATRIKOKO FEM
ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM
OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT
DERMATOLOGIA MEDIKO KIRURGIKOKO ETA BENEREOLOGIAKO FEM
ONKOLOGIA MEDIKOKO FEM
MEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEM
ANALISI KLINIKOKO FAK. ESP. MEDIKO TEKNIKOA
ZAINKETA ARINGARRIEN FAK. ESP. MEDIKOA
ODONTOLOGIAKO FAKULTATIBO TEKNIKOA
OBSTETRIZIAKO ETA GINEKOLOGIAKO FAK. ESP. MEDIKOA
MEDIKUNTZA FISIKOKO ETA ERREHABILITAZIOKO FAK. ESP. MEDIKOA
PNEUMOLOGIAKO FAK. ESP. MEDIKOA
FAK. ESP. OTORRINOLARINGOLOGIAKO MEDIKUA
FISIOTERAPEUTA
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA