Itxi

Adeccoren txostena

Euskadiko batez besteko soldata EBkoa baino 203 euro txikiagoa da hilean

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Europako 16 herrialdetako batez besteko soldatak Euskadikoak baino txikiagoak dira, eta beste 11 herrialdek ordainsari handiagoak dituzte.

Hileko batez besteko soldata, EAEn eta EBn. Argazkia: EITB Media

EAEko langileek batez beste 2.099 euro irabazten dituzte hilean, eta Europar Batasuneko 27 herrialdeetako soldatapekoek, berriz, batez beste, 2.302 irabazten dituzte; hau da, EAEn soldatapeko langileek % 8,8 gutxiago (203 euro gutxiago) irabazten dute hilean.

Hala jaso du giza baliabideen kudeaketan aritzen den Adecco taldeak egindako txosten batek. Txosten horretan, Europar Batasuneko eta Euskadiko batez besteko soldata arrunt gordina alderatzen da, EBko 27 herrialdeen artean tarteko egoeran baitago, nahiz eta urteko soldata 2.434 euro txikiagoa izan.

Europako 16 herrialdetako batez besteko soldatak Euskadikoak baino txikiagoak dira, eta beste 11 herrialdetan ordainsari handiagoak dituzte.

Europako testuinguruan, EAEko biztanleen batez besteko soldata Espainiako Estatukoaren gainetik dago (batez beste 1.822 euro irabazten dituzte bertan hilean) eta Italiakoaren azpitik (2.174 euro hilean).