Itxi

Hipotekak

20 hilabetean lehen aldiz, euriborrak behera egin du eta % 4,073an itxi du abuztua

O. A. | EITB Media

Leer en Castellano

Hala ere, oraindik ere balio altuetan jarraitzen du 2022ko abuztuko datuarekin alderatuta, orduan % 1,249koa baitzen. 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakorra kontratatuta duenari 240 euro garestituko zaio hileko kuota.

Euriborraren eboluzioa azken urtean. Grafikoa: EITB Media

12 hilabeterako euriborraren indizeak azken 20 hilabeteetan lehen aldiz egin du behera abuztuan, eta hileko tasa % 4,073an kokatu da.

Hileko tasak % 0,079 egin du behera uztailetik abuztura, % 4,149tik % 4,073ra.

Hala ere, oraindik ere balio altuetan jarraitzen du 2022ko abuztuko datuarekin alderatuta, orduan % 1,249koa baitzen.

2022ko apirilean euriborra balio positiboan kokatu zen, 2016ko urtarriletik aurrenekoz, eta gora eta gora egin du ordutik, aurtengo uztailean goia jo arte (% 4,149).

OHARRA: Eduki honek grafiko interaktibo bat du. Aplikaziotik kanpo behar bezala ikusteko, jarraitu esteka honi

Hamabi hilabeterako euriborra da Espainiako hipoteka aldakorren adierazle nagusia, eta euriborrak behera egin badu ere, abuztuan hileko kuota berrikustea dagokionari garestitu egingo zaio, iaztik nabarmen egin baitu gora (% 1,249tik % 4,073ra). Adibidez, 30 urterako 150.000 euroko hipoteka aldakor bat kontratatuta duenari 240 euro garestituko zaio hileko kuota.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Zer da euriborra? Noiz hasiko da jaisten?