Bankuei erreskatea
Europako Batzordeak onetsi egin du bankuentzako erreskate plana
Erredakzioa
Batzordearen iritziz, Espainiarentzako errekapitalizazio eskema Batasun Europearraren arauetara egokitu da.
Europako Batzordeak Espainiako bankuak erreskatazeko planari bere oneritzia eman dio, esanez, orain komunitatearen arauak betetzen dituela eta aurrera eraman daitekeela.
Hau izan da erreskate planak bete behar zuen azken baldintza 100.000 milioi arteko diru lagutnza eman ahal izateko. Horrela, finantza arazoak dituzten Espainiako bankuek lagutnza hau jaso ahal izango dute.
Europako Batzordeak gogoratu du, halere, kaudimendunak ez diren banketxeak merkatutik kanpo geratu daitezkeela, beti ere erreskate plan honekin ez badira onbideratzen euren kontuak.