Itxi

Ministroen kontseilua

Saenz de Santamaria: 'Erreskatearen aukera baztertuta dago'

Erredakzioa

Reuters agentziaren arabera, Espainiak 300.000 milioi euroko erreskatea behar izango lukeela esan zuen De Guindos ministroak, Berlinen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Europako Batasunak (EB) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainiako ekonomia erreskatatzeko aukera baztertuta dagoela esan du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak.

"Ez da erreskaterik egongo eta erreskatea ez da aukera bat", esan du Saenz de Santamariak ministroen Kontseiluaren ostean eskaini duen prentsaurrekoan.

Reuters agentziaren arabera, finantzazio kostuek maila jasanezinetan jarraituko balute, Espainiak 300.000 milioi euroko erreskatea behar izango lukeela esan zuen De Guindos ministroak Alemaniako Finantza ministroarekin Berlinen izan zuen bileran.

Saenz de Santamariak erreskatearen aukera ukatu du eta bi ministroek, euren Departamentuen bitartez, bileran hitz egindakoaren berri eman zutela azaldu du.

Presidenteordeak esan duenez, De Guindos Europan egiten ari den bilerek Europako goi-bileran adostutako akordioak betetzeko eta euroguneari egonkortasuna emateko helburua dute.

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)