Itxi

PENTSIOAK

Pentsiodunen batez besteko pentsioa 1.456 eurokoa da hilean, Hego Euskal Herrian

EITB Media

Leer en Castellano

Guztira, kotizazio bidezko 716.643 pentsio zenbatu dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan irailean.

Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Hego Euskal Herrian kotizazio bidezko 716.643 pentsio zenbatu dituzte irailean, eta pentsiodunen batez besteko pentsioa (erretiroa, ezintasun iraunkorra, umezurtz eta alarguntasun pentsioak) 1.456 eurokoa da, Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera.

Irailaren 1eko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan kotizaziopeko pentsioak 573.642 dira eta batez besteko pentsioa, berriz, 1.484,37 eurokoa. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian (298.254) daude kotizaziopeko pentsio gehien, eta Gipuzkoa (193.783) eta Araba (81.605) daude ondoren. Aitzitk, hileko batez besteko pentsioa handiagoa da Araban (1.505 euro), Bizkaian (1.494 euro) eta Gipuzkoan (1.453 euro) baino.

Nafarroan, berriz, 143.001 kotizaziopeko pentsio zenbatu dituzte irailean, iazko hilabete berean baino % 1,47 gehiago. Foru Erkidegoan ere gora egin du batez besteko pentsioak, % 9,53, eta 1.373,51 eurokoa da orain.

Espainiako Estatuari dagokionez, pentsioen gastuak orain arteko markak hautsi ditu irailean, eta Gizarte Segurantzaren kotizazio bidezko pentsioen nomina 12.051,4 milioi eurokoa izan da, iaz hilabete berean baino % 10,9 handiagoa.

Albisteak (1)