Itxi

Hipotekak

Euriborrak gora egin du berriro abuztuko geldialdiaren ondoren, eta % 4,149an itxi du iraila

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Hilabete honetako batez besteko tasa % 4,073 hazi da aurreko datuarekin alderatuta. Era berean, eguneroko tasan % 4,2 gainditu du, hau da, maximo berria 2008tik.

Europako Banku Zentrala, artxiboko irudian. Argazkia: Pixabay

Hamabi hilabeterako euriborra, hipoteka aldakorren kuotak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den adierazlea, berriro igo da irailean, % 4,149ko batez besteko tasara iritsi arte, abuztuan urte eta erdi pasatxoan lehen aldiz jaitsi ondoren.

Espainiako Bankuak datozen egunetan datua baieztatu arte, euriborraren batez besteko tasa % 4,149ra iritsi da irailean, abuztuko % 4,073 baino handiagoa.

Irailean, euriborra % 4,2tik gorakoa izan da eguneroko tasan (gaur, ostirala, % 4,228koa izan da), hau da, maximo berria 2008tik.

Euriborrak gora egin du berriro, irailaren 14an Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasak % 4,5era igotzea erabaki ostean, 25 puntu gehiago alegia.

Azken egunetan, Christine Lagarde EBZko presidenteak ziurtatu du euroguneko interes tasak "behar bezain murriztaileak" izango direla, inflazioa % 2ra jaitsi dadin.