Itxi

Indizeak hobetuz

Espainiako burtsa % 13,27 igo da hiru saiotan

Erredakzioa

Europako hainbat buruk azken egunotan euroa babestuko dutela esan izanak zerikusi handia izan du. Arrisku-sariak oinarrizko 524 puntutan itxi du saioa.

IBEX 35 % 2,78 igo da astelehen honetan, Jean Claude Jucker Europako Banku Zentraleko presidenteak Gobernuak Europako Banku Zentralarekin euroa babesteko elkarlanean izango direla esan ostean.

Europako hainbat buruk euroari egindako babesak Espainiako burtsak % 13,27 igotzea egin du. 6.802 puntutan ezarri da eta urteko galerak % 20,6 izatera pasatu dira.

Inbertitzaileak Europako Banku Zentralaren osteguneko bileraren zain daude. Arrisku-sariak lehengo asteazkenean hasi zen jaisten, eta gaur joera berarekin jarraitu du. Saioa oinarrizko 524 puntutan itxi du, duela astebete baino 108 puntu gutxiagorekin.

Arrisku-sariaren jaitsieran zerikusia izan du bonuaren errentagarritasuna 10 urtera % 6,613tik % 6,809ra pasatzeak gaurko saioan.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)