Itxi

Petrolioa

Brent upelaren prezioa % 5etik gora garestitu du Ekialde Hurbileko gatazkak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hain zuzen ere, 88,99 dolarreraino igo da prezioa 01:08an (GMT) —ostiralean baino % 5,23 garestiago—, nahiz eta 06:15ean merkatu egin den berriro, 87,45 dolarreraino —ostiralean baino % 3,4 garestiago—.

Petrolio enpresa baten irudia. Argazkia: Pixabay

Brent upelaren prezioa % 5etik gora garestitu da gaur, astelehenarekin, Londresko merkatuan, Ekialde Hurbileko gatazkak petrolio horniketan izan dezakeen eraginaren beldur baitira inbertitzaileak.

Hain zuzen ere, 88,99 dolarreraino igo da prezioa 01:08an (GMT) —ostiralean baino % 5,23 garestiago—, nahiz eta 06:15ean merkatu egin den berriro, 87,45 dolarreraino —ostiralean baino % 3,4 garestiago—.

Esan bezala, Hamasek Israelen egindako erasoak zerikusia du horretan, adituek jakitera eman dutenez.

Israelek eta Palestinak petrolioa ekoizten ez badute ere, Hamaseko bozeramaile batek BBC telebista kateari esan dio Iranen babesa izan dutela erasoaldian. Teherandik, baina, ukatu egin dituzte adierazpenok.

Bideoak (1)