EUSTAT
EAEko BGPa eta enplegua % 1,6 hazi dira EAEn, urteko hirugarren hiruhilekoan
EITB Media
Bigarren hiruhilekotik hirugarrengora, BPGaren hazkundea % 0,2koa izan da eta enpleguarena, berriz, % 0,4koa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,6 igo da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta, Eustatek gaur plazaratutako datuen arabera. Halaber, enplegua, dedikazio osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, % 1,6 hazi da.
Bigarren hiruhilekotik hirugarrengora, berriz, BPGa % 0,2 hazi da, eta enplegua % 0,4. Enplegua hiruhilekotik hiruhilekora jarraian hazi den bederatzigarren hiruhilekoa da.
Eustaten arabera, "jarduerak ez du portaera berdina izan EAEko ekonomiaren sektore guztietan", nahiz eta, oro har, bilakaera "positiboa" izan.