GREBA
Grebak deitu dituzte Renfen eta Adifen azaroaren 24an eta 30ean, eta abenduko zubian
AGENTZIAK | EITB MEDIA
24 orduko lanuzteak azaroaren 24an eta 30ean izango dira, eta abenduaren 1ean, 4an eta 5ean, abenduko zubiaren astean.
Renfeko eta Adifeko langileek bost greba egun deitu dituzte PSOEk eta ERCk Rodaliesen kudeaketa Generalitateari eskualdatzea adostu dutela salatzeko.
Sindikatuek astearte honetan jakinarazi dutenez, 24 orduko lanuzteak azaroaren 24an eta 30ean izango dira, eta abenduaren 1ean, 4an eta 5ean, abenduko zubiaren astean.
Era berean, sindikatuek Garraio Ministerioari jakinarazi diote kezkatuta daudela Rodaliesen eskumen horien transferentziarekin, eta Renfeko langileen eskubideak bermatzeko eskatu diote.