Itxi

MERKATARITZA

Hemen duzu Euskadi Bono Dendari buruz jakin behar duzun guztia

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurtik aurrera Bono Dendaren edizio berri bat abian da, Euskadiko txikizkako saltokietan erosketak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimena.

Erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko. Argazkia: EITB Media.

Gaurtik, azaroak 8, hasi eta abenduaren 5era arte, Euskadi Bono Dendaren laugarren edizioa abian da, Euskadiko txikizkako saltokietan erosketak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimena.

Aurreko edizioetan bezala, erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko.

Deskontua establezimenduan bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak 5 bonu erabili ahal izango ditu erosketa batean edo gehiagotan.

Bonuak azaroaren 8tik abenduaren 5era bitartean erabili ahal izango dira ekimenari atxikitako saltokietan.