EITB DATA
Sektore zahartua: jabeen % 30ek 65 urtetik gora dituzte
I.G. | EITB MEDIA
Euskadin eta Nafarroan, ia 25.000 pertsona ari dira gaur egun lehen sektorean lanean: 11.483 EAEn eta 12.595 Nafarroan. Datu horrek enpleguen % 15eko galera adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoan, 2009. urteko datuekin alderatuta.
Euskadin eta Nafarroan, ia 25.000 pertsona ari dira gaur egun lehen sektorean lanean: 11.483 EAEn eta 12.595 Nafarroan. Datu horrek enpleguen % 15eko galera adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoan, 2009. urteko datuekin alderatuta. Nafarroan, aldiz, % 2 igo da lehen sektorean lan egiten dutenen kopurua.
Lehen sektoreak Euskadiko enpleguaren % 1,2 hartzen du, eta Nafarroakoaren % 4. Estatu mailan, lehen sektoreko enpleguan pisu txikiena duten autonomia erkidegoen artean dago Euskadi, Kataluniaren atzetik (% 1,4) eta Balearren (% 0,9) eta Madrilgo Erkidegoaren (% 0,1) gainetik.
Enplegu galera horretan, berebiziko garrantzia du sektorearen zahartzeak. Euskadin, guztira, hamar langiletik bat da 60 urtetik gorakoa; Nafarroan (% 9) eta Estatuan (% 8,8) baino handiagoa da indize hori EAEn.
Hala ere, zahartzearen eragina askoz nabarmenagoa da lehen sektorean: Euskadin eta Nafarroan lehen sektorean lan egiten dutenen % 15ek dituzte 60 urte baino gehiago; Estatuan, % 13,4 dira, eta ustiapenen jabeen % 30ek 65 urtetik gora dituzte.
Eitb Media
Euskadin, beste bi sektore baino ez daude zahartuago: gizarte zerbitzuena eta etxeko langileena.
Bestalde, EAEko lehen sektoreko enpleguaren % 48,4 norberaren konturakoa da, eta datu hori are handiagoa da nekazaritzari eta abeltzaintzari soilik begiratzen badiegu.
Gainera, EITB Datak emakumeen presentzia eskasa azpimarratzen du, besteren konturako lanean: % 13,6koa da Euskadin, Estatu osoko daturik txikiena. Norberaren konturako enpleguan, aldiz, ratioa % 38,1ekoa da lehen sektorean bertan, Estatuko daturik onenetakoa.