EITB DATA
Kontsumitzen ditugun produktu freskoen % 16k bakarrik dute Euskadiko jatorria
I.G. | EITB MEDIA
Fruta, barazki edo haragitan gastatzen ditugun 100 eurotik 22 baino ez dira izaten Euskal Autonomia Erkidegoko ortu edo baserrietako produktuak ordaintzeko.
Fruta, barazki edo haragitan gastatzen ditugun 100 eurotik 22 baino ez dira izaten Euskal Autonomia Erkidegoko ortu edo baserrietako produktuak ordaintzeko. Estatuko beste erkidegoetatik ekartzen dituzte erosten ditugun gainerako produktuak (63 euro) edo munduko gainerako herrialdeetatik ekarritakoak dira (15 euro).
Datu hori nabarmenagoa da Euskadin erosten ditugun arrain eta itsaskien kasuan, % 10 bakarrik izaten baitira Euskadiko ontziek harrapatutakoak. Estatuko beste erkidegoetatik (% 51) edo munduko beste toki batzuetatik (% 39) etortzen zaigu gehiena.
EITB Dataren arabera, nekazaritza eta arrantzako produktuen ekoizpen propioa euskal ekonomiak behar duenaren % 25 baino gutxiago da. Gainerakoa beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetatik inportatzen dugu, eta horrek gero eta produktu sorta zabalagoa jarri digu eskura, gure inguruan ekoizten ez dena.