Itxi

Lan istripua

Behargin bat hil da Cintruenigon, 15 metroko altuera batetik erorita

EITB MEDIA

Leer en Castellano

54 urteko Cintruenigoko bizilagun bat da hildakoa. Ezbeharra 09:18an gertatu da aipatu udalerriko industrialdean.

Behargin bat hil da Cintruenigon, 15 metroko altuera batetik erorita

54 urteko Cintruenigoko bizilagun bat zendu da gaur goizean, lan istripuan, industria nabe baten teilatutik erorita —15 metro inguruko altuera—, aipatu udalerriko industrialdean.

Ezbeharra 09:18an gertatu da, eta istripua izan duen tokian bertan hil da langilea, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Tuterako foruzainak, sendagile talde bat eta anbulantzia bat Cintruenigoko industrialdera bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin behargina onik ateratzeko.

Foruzaingoaren polizia judizialak hartu du bere gain ikerketa.