Itxi

AUTOGINTZA

Michelin multinazionalak bi lantegi itxi eta 1.500 langile baino gehiago kaleratuko ditu Alemanian

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Konpainia frantziarrak 2025. urtea amaitu aurretik egingo du berregituraketa Alemanian, lantegien lehiakortasun faltagatik.

Langile bat Michelinen lantegi batean. Artxiboko argazkia: Michelin

Michelin multinazional frantziarrak 1.500 langile baino gehiagoren kaleratzea eragingo duen berregituraketa egingo du Alemanian 2025. urtea amaitu aurretik, lantegien lehiakortasun falta argudiatuta.

Taldeak atzo jakinarazi zien Karlsruhe eta Trier lantegietako 1.410 langileei eta Homburgoko lantegikoei bi urteko epean industria jarduera pixkanaka eten egingo duela.

Gainera, Michelinek Alemaniarako, Austriarako eta Suitzarako duen bezeroen arretarako zentroa Karlsruhetik Poloniara lekualdatzeko asmoa du, eta horrek beste 122 langileri eragingo die.

Erabakiak ez du eraginik izango Homburgo eta Bad Kreuznach hirietako lantegietan.

Albisteak (2)