Amiantoa
Ifam Seguridad enpresak kalte ordaina eman beharko die amiantoak hildako langile baten alargunari eta semeari
AGENTZIAK | EITB MEDIA
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzita, Arrasaten egoitza duen enpresa horrek 108.622.26 euroko kalte ordaina eman beharko dio hildako langilearen emazteari, eta 27.864,42 eurokoa semeari, "heriotzak haiei eragindako kalte moralengatik".
Ifam Seguridad SLD enpresak 136.486 euroko kalte ordaina eman beharko die amiantoak hildako langile baten emazteari eta semeari, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Eibarko epaitegiak emandako epaia baliogabetu ostean.
Hain zuzen ere, 108.622.26 euroko kalte ordaina eman beharko dio alargunari, eta 27.864,42 eurokoa semeari, "heriotzak haiei eragindako kalte moralengatik".
Feliciano Aranzabal enpresan egin zuen lan 1972 eta 2013 artean 1954an jaiotako Julio Z.E.-k, baina 2014ko urtarriletik 2015eko ekainera Ifam Seguridad SLDra (Feliciano Aranzabalen ondorengoa) aldatu zuten. Orduan, pleurako mesotelioma diagnostikatu zioten Gasteizko Txagorritxu ospitalean.
Hartara, 2015eko urrian Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ebatzi zuen ezintasun iraunkor absolutua zuela, laneko gaixotasun batek eraginda. 2022ko maiatzaren 24an zendu zen.