Itxi

Laguntzak

Eusko Jaurlaritzak familientzako laguntza guztiak gida batean jaso ditu

eitb media

Leer en Castellano

Abenduaren 19tik aurrera egongo da ikusgai eta deskargatzeko moduan euskadi.eus webgunean, eta familia arloari eragiten dieten laguntza, zerbitzu eta ekimenak aurkitzeko modu erraza izango da.

Haurrak parkean. Argazkia: Efe

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak familientzako baliabideen gida berria aurkeztuko du bihar Familien Euskal Kontseiluaren bileran. Euskal administrazio publikoek familiei ematen dizkieten laguntzak, zerbitzuak eta ekimenak aurkitzeko balioko duen dokumentua izango da.

Gida abenduaren 19tik aurrera kontsultatu eta deskargatu ahal izango da euskadi.eus webgunean, eta laguntza, zerbitzu eta ekimenak bilatzeko tresna bat izango da.

Familia mota desberdinak identifikatu, eta dauden zerbitzuak, baliabideak eta laguntzak tipologia horren arabera sailkatu dira. "Dagoen aniztasuna aitortzeko eta batzuen eta besteen beharrak oso desberdinak izan daitezkeela onartzeko oinarritik abiatzen da dokumentua", adierazi du Libe Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak.

Eusko Jaurlaritzak iragarri du, halaber, dagoeneko lanean ari dela aplikazio informatiko batean, bertan datuak sartu ahal izateko. Aplikazio hori bilatzaile gisa erabili ahal izango da. Tresna martxoan egongo da eskuragarri, eta Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez izango da eskuragarri.

Gainera, gidak dokumentu bizia izan nahi omen du, eta zerbitzu edo baliabide berriekin elikatu eta aberasteaz gain, gaur egungoak eguneratzeko aukera emango du.