Itxi

Greba

Mobilizazio gehiago iragarri dituzte urtarrilerako itunpeko irakaskuntzan, astebeteko grebaren ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Milaka pertsona bildu dira ostiral honetan Bilbon, patronalei negoziazioa desblokeatzeko eta Hezkuntza Sailari gatazkan esku hartzeko eskatzeko.

Milaka pertsona bildu dira ostiral honetan Bilbon.

Itunpeko gizarte ekimeneko ikastetxeetako sindikatuek mobilizazio gehiago iragarri dituzte urtarrilean, negoziazioak patronalarekin blokeatuta jarraitzen baitu, aste honetan "jarraipen zabala" izan duten bost greba egun egin ostean.

Milaka pertsona bildu dira ostiral honetan Bilbon, patronalei negoziazioa desblokeatzeko eta Hezkuntza Sailari gatazkan esku hartzeko eskatzeko.

Euskadiko Gizarte Ekimeneko ikastetxeek 9.000 langile inguru dituzte 200 ikastetxetan, eta 120.000 ikasle ingururi ematen diete zerbitzua.

Abenduaren 11tik 15era deitutako bost greba-egunek, aurretik egindako beste lauek bezala, % 65 eta % 70 arteko jarraipen zabala izan dute, sindikatuen arabera.