Itxi

Lanuztea

Atzerapenak eta jendetza izan dira lehen orduan garraioan, sektore publikoan deitutako grebaren ondorioz

EITB MEDIA

Bilboko metroaren hainbat geraleku jendez gainezka zeuden 07:00ak jota, eta trenak beteta zihoazen. Gasteizen ere nabaritu dituzte grebaren ondorioak, tranbiaren erabiltzaile askok 30 minututik gorako itxaronaldia izan baitute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa greban dago, eta horrek eragina izan du garraioan, besteak beste.

Goizeko lehenengo orduan, Bilboko metroaren zenbait geraleku jendez gainezka zeuden, eta trenak beteta zihoazen. Gutxi gorabehera, % 30eko zerbitzua ematen ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garraio publikoa (trenak, tranbiak, funikularrak eta itsas garraioa). 

Gasteizen ere nabaritu dituzte grebaren ondorioak, tranbiaren erabiltzaile askok 30 minututik gorako itxaronaldia izan baitute, goizean. Gainera, autobus zerbitzuan ere gorabeherak egon dira.

Sindikatu deitzaileen arabera, pribatizatu gabeko garraio publikoan, alegia, Euskotrenen, Metro Bilbaon, Tuvisan eta Dbusen jarraipen "oso zabala" izaten ari da gaurko greba deialdia.

Albisteak (1)

Bideoak (1)