AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK
Confebaskek % 1,6ko hazkundea aurreikusten du datorren urterako, eta langabezia-tasa % 7ra jaistea
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
Patronalaren iritziz, datorren urteko lehenengo hilabeteak "oso lauak" izango dira, baina pixkanaka "dinamismo handiagoa" espero du.
Confebaskek % 1,6ko hazkundea aurreikusten du Euskal Autonomia Erkideko ekonomian 2024. urterako, baina hazkunde hori "arrisku ugariren menpe" egongo dela ohartarazi du. Horrez, aurreikuspenak okertu ditzakeela gaineratu du Confebaskek.
Datorren urteko lehen hilabeteetan, hazkundeak "oso laua" izaten jarraituko du, patronalaren esanetan. Baina, urteak aurrera egin ahala, "dinamismo handiago bati emango dio bidea", Confebasken iritziz.
Enpleguari dagokionez, langabezia-tasa % 7ra jaistea espero du Confebaskek, Gizarte Segurantzan 13.000 afiliatu gehiago izanda.
Bestalde, Confebaskek bere kezka agertu du zenbait faktoreren aurrean, tartean "lan kostuen hazkunde handia", langile kualifikatuak aurkitzeko "arazoak", errentagarritasunaren murrizketa eta banku finantzaketa lortzeko "zailtasuna eta garestitzea".
2023. urteari begira, Confebaskek uste du euskal ekonomiak % 1,6ko hazkundearekin itxiko duela urtea.