Itxi

Penstioak

Batez besteko pentsioa 1.485 euroan dago Euskadin, iaztik % 9,4 igota

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bizkaian 299.095 pentsiodun zeuden abenduaren 1ean, eta, batez beste, 1.497 euro jasotzen ditu horietako bakoitzak hilean; Gipuzkoan 194.257 (1.457 euro), eta Araban 81.866 (1.508 euro).

Edificio en el que se registró el incendio. Foto: EFE

Kotizaziopeko 575.218 pentsio ordaindu dira abenduan Euskadin, iazko hilabete berean baino % 0,86 gehiago.

Batez besteko pentsioa 1.485 euroan dago; hots, Estatukoa baino 286 euro handiagoa da Euskadikoa, eta 2022koa baino % 9,42 handiagoa, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak gaur, asteartea, emandako datuen arabera.

Lurraldeka banatuta, Bizkaian 299.095 pentsiodun zeuden abenduaren 1ean (% 0,89+), eta, batez beste, 1.497 euro jasotzen ditu horietako bakoitzak hilean; Gipuzkoan 194.257 (% 0,58+) (1.457 euro), eta Araban 81.866 (% 1,42+) (1.508 euro).

Hain zuzen ere, 383.383 erretiro pentsio ordaintzen gaur egun dira Euskadin (1.688 euro, batez beste), ezintasun iraunkorreko 39.381 pentsio (1.425 euro), 15.867 umezurtz pentsio (579 euro), eta familientzako 2.230 pentsio (889 euro).

Bestalde, 36.179 pertsonak osagarriak jasotzen dituzte genero arrakalagatik (62 euro, batez beste). Horietatik 9.944 seme-alaba bakar bat dutenentzako dira, 17.952 bi seme-alaba dituztenentzako, 5.549 hiru dituztenentzako, eta 2.734 lau dituztenentzako.